Gamesa Agoitzen sinatutako lehendabiziko enpresa hitzarmenari esker PPren lan erreforma enpresatik kanpo geratuko da

2018/05/16
Akordioa negoziaketan langileek egindako mobilizazioei esker lortu da. Akordioak ultraaktibitatea mugagabea eta hiru urteko iraupena izango du.

Gamesa Agoitzeko zuzendaritzak eta enpresa batzordearen gehiengoak (3 ELA, 2 LAB, 2 UGT eta 1 CCOO) sinaturiko enpresa-hitzarmenak PPren lan erreformaren elementu okerrenak indargabetzen ditu, eta datozen puntuak biltzen ditu:

  • Ultraaktibitatea mugagabea.

  • Hitzarmenaren inaplikatzeko aukera baztertzen du.

  • 3 urteko iraupena (2018-2020).

  • Soldata igoerak: % 2a 2018. urtean eta KPIa 2109 eta 2020rako, beti ere Kimiketako hitzarmenak adostutako igoera bermatua izanda.

  • 12 orduko jardunaldi jeitsiera.

ELAk ongi deritzo akordioari, azkenaldiko lan-erreformen alderdirik atzerakoienak kendu baitira. Akordioa negoziaketan langileek egindako mobilizazioei esker lortu da.

Honengatik guztiagatik, ELAk Gamesa Agoitzeko langileak zoriontzen ditu. Argi erakutsi dute antolatzen diren kolektiboak enpresei aurre egiteko gai direla.