Gazteen arteko langabezia % 40 baino gehiago hazi da otsailetik Nafarroan
Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako langabezia-datuen arabera, urrian 763 langabe gehiago zeuden izena emanda, guztira 38.908. Aurreko hilabeteetan ez bezala, Nafarroan gora egin du langabeziak, maiatzetik lehen aldiz. Urriko datuek erakusten dute langabeen kopurua % 2igo dela iraileko datuekin alderatuta. Langabeziaren hazkundea sektore guztietan eman da, lehen sektorean 238 langabe gehiago, zerbitzuetan 230, industrian 161 eta eraikuntzan 20 langabe gehiago izan dira.
Urte arteko datuei dagokienez, datuak ez dira positiboak. Iazko urritik langabezia % 22,1 hazi da Lan Ministerioak emandako datuen arabera. Orain dela urtebete baino 7.050 langabe gehiago daude Nafarroan.
Bestalde, gazteen langabeziak gora egin du ( % 3,2). Kopuru horiek gazteenak bizitzen ari diren egiturazko arazoa areagotzen dute. Prekarietatearen arazoari 4.515 pertsonari eragiten dien langabezia gehitu behar zaio; horrek esan nahi du gazteen langabezia % 41 igo dela otsailetik hona.
Pandemiaren bigarren bolada honen aurrean eta ziurgabetasun-testuinguru honetan, administrazioek neurriak hartu behar dituzte. Beste enplegu-politika batzuk behar dira, ekoizpen-eredua aldatuko dutenak eta enplegua baldintza duinetan sortu eta finkatuko dutenak. Horretarako, inbertsio handiagoa egin behar da sektore publikoan, eta gobernuek inplikazio handiagoa izan behar dute sektore estrategikoetan. Neurri horiekin batera, pandemiak gehien kaltetzen dituen sektoreentzako laguntzak eman behar dira, pobrezia-egoerak saihesteko.