General Mills enpresan lortutako akordioak lan-balditzen hobekuntza ekarriko die 4. txanda egiten duten langileei
Langileen ordezkariek eta enpresako zuzendaritzak akordioa lortu zuten urtarrilaren 2an, ostegunean, negoziazio fase baten ondoren. Akordioa laugarren txandan (7x24 txanda jarraitua) lanean hasiko diren langileei eragiten die, eta urtarrilaren 2, 3 eta 4rako deitutako greba hasi ondoren lortu zen, grebari amaiera emanez.
San Adriango lantegian 1.000 langile inguru daude, eta langileen batzordea ELAko 6 ordezkarik, CCOOeko 5 ordezkarik, USOko 5 ordezkarik, LABeko 3 ordezkarik eta UGTko 2 ordezkarik osatzen dute. Enpresak "OLD EL PASO" markarekin merkaturatutako gari-tortillak, artoa eta saltsak fabrikatzen ditu, baita energia-barratxoak ere.
Urtarrilaren 2ko goizean lantegia ekoizpen-jarduerarik gabe egon zen grebaren jarraipen handiaren ondorioz eta horrek enpresako zuzendaritzaren jarrera aldatzea eragin du, Batzordeak proposatutako aldarrikapen guztiak onartu baititu.
Akordioan biltzen diren eskariak: soldataren % 32ko osagarri ekonomikoa, 0,5 eguneko lanaldi-murrizketa laugarren txandan lan egindako hilabete bakoitzeko, norberaren aukerako 1,5 eguneko aitortza , eta kontratazioen% 75a zuzenean egiteko konpromisoa, eta ez ETTen bidez dira besteak beste .
Plantillaren sendotasunari eta mobilizazioari esker, akordio bat lortu ahal izan da, eraginpeko langileentzat oso onuragarriak diren edukiekin, negoziazio fasean ezin izan zirenak lortu.