LANGABEZIA DATUAK
Gora egin du laugarren hilabetez jarraian

Nafarroan laugarren hilabetez jarraian igo da langabezia, oraingoan 160 pertsona gehiago. Emakumeen artean ere langabeziak gora egin du zertxobait; gainera, langabezian dauden emakumeen proportzioa %60n mantentzen da. Gazteen datuei dagokionez, ikus dezakegu azaroan ez dela murriztu langabezia, eta aipatu behar da urte arteko saldoa negatiboa izaten jarraitzen duela, duela urtebete baino pertsona gehiago baitaude egoera horretan.
Kontratazioaren datuek erakusten dute sinatutako kontratuen %77 aldi baterakoak izan direla, hau da, azaroan sinatutako lau kontratutik hiru aldi baterakoak izan dira. Halaber, adierazi behar da Espainiako Lan Ministerioak emandako zifrek egiaztatzen dutela langabezian izena emanda dauden pertsonen erdiak baino gehiagok (% 54) ez zuela inolako langabezia prestaziorik jaso urrian. Gainera, %31k soilik jaso zuen kotizaziopeko prestazioren bat.
Egoera horren aurrean, ezinbestekoa da antolatzea eta mobilizatzea lan prekarietatearekin amaituko duten eta sektore publikoan zein pribatuan lan-baldintzak duinduko dituzten neurrien alde. Horregatik, ELAk neurri irmoak eskatzen ditu gaitz horrekin amaitzeko: prekarietatearen eta soldata arrakalaren aurkako neurriak hartzea zein egonkortzea etaKPIren araberako igoerak.