Graficas Cems S.L. enpresa lanuzteak

2017/10/13
Graficas Cems S.L.ko langileek (ELAko 3 ordezkari) greba egingo dute irailaren 29an eta urriaren 5, 6, 11, 13, 18, 19, 20, 24, 25, 26 eta 27an. Ildo beretik, greba mugagabea egingo dute urriaren 31tik goiti. Industria grafikoko enpresa hori Villatuertako industrialdean dago. Erabaki hori berezko hitzarmen kolektiboan ezarritakoa ez betetzearen eta alde bakar batetik interpretatzearen ondorioz hartu da. Izan ere, lan-harremanak gero eta okerragoak bilakatu dira, eta enpresak bere kabuz erabaki du lanpostuetan bideo-zaintzako kamerak jartzea.

Graficas Cems S.L.ko langileek (ELAko 3 ordezkari) grebara deitu dute irailaren 29rako, urriaren 5, 6, 11, 13, 18, 19, 20, 24, 25, 26 eta 27rako, eta greba mugagabera urriaren 31tik goiti.

Azkenean langileek greba-deialdia egitea erabaki dute, hitzarmenaren lan-baldintzak zaintzearen alde, eta langile diren aldetik dagokien duintasunaren kaltetan izan den kamerak jartzearen erasoaren aurka.

Langileek orain arte lehenengo bost lanuzteak eginak dituzte, erantzun zabalarekin, irailaren 29an eta urriaren 5, 6, 11 eta 13an. Ekoizpen-pertsonalaren %99ek egin dute greba, eta beraz enpresa geldirik egon da.

Gogoan izan, akordio batera heldu ezean, greba mugagabea eginen dela urriaren 31tik goiti.