Nafarroako Hezkuntza Laguntzako Espezialistak
Greba azaroaren 14an

Aldarrikapen nagusiak hauek dira:
-
Administrazioaren eta sindikatuen ordezkarien arteko negoziazio-mahaiaren irekiera (zeina alde bakarrez eten baitzuen Administrazioak), eta negoziazio-prozesuaren egutegia zehaztea.
-
2109/2012 Ebazpena indargabetzea eta ordutegi-erregulazio berri bat negoziatzea.
-
LEP berriak deitzeko konpromisoa, HLE kolektiboa ere Administrazioak berak helburu duen gehienezko behin-behinekotasunaren %8an kokatzeko.
-
Kontratu duinak eskaintzea, langileei bizitzea ahalbidetuko dietenak eta Hezkuntza Premia Bereziak (HPB) dituzten ikasleekin egiten den esku-hartzea eta horren kalitatea hobetuko dutenak.
-
Zeharkako arreta, koordinazioa eta talde-lana kontuan hartzea. Gainerako hezkuntza-komunitatearekin lankidetzan, HPBak dituzten ikasleen inklusioaren alde lan egitea.
-
Prestakuntza-plan bat negoziatu eta inplementatzea, profesional horien esku-hartzearen izaera hezitzailea indartzeko.
-
Lanbide honen alderdi espezifikoak bilduko dituen araudi bat negoziatzea.
Hona hemen aurreikusitako mobilizazioak:
-Tutera: 11:30ean, Foruen plazan.
-Iruñea: 11:30ean, Hezkuntza Departamentuaren aitzinean.
-Iruñea: 18:00etan, Karlos III .aren etorbidean, Nafarroako Diputazioaren aitzinean.
Era berean, HLE langile guztiei irekita egongo den bartzarrerako deia egin dute azaroaren 9rako, larunbata, 11:00etatik 13:00etara, Txantreako Salesianoetan, grebaren prestaketaren berri emateko.
ELAk azaroaren 14ko protesta ekintzetan aktiboki parte hartzeko deia egiten du, kolektiboaren lan baldintzak eta, ondorioz, hezkuntzako esku hartzearen kalitatea hobetzea eskatzeko.