Greba deialdia dela eta, SAS enpresak akordio onuragarria lortu du langileentzat

2020/06/27
Ekainak 25ean ELA sindikatuak (SASeko Batzordean 13 ordezkaritik 6 ordezkari dituelarik) greba-deialdi bat erregistratu zuen uztailaren 1, 2 eta 3rako, enpresak uko egiten ziolako enpresan aspalditik zeuden aldarrikapen batzuk konpontzeari. Deialdiari esker, horiei buruzko akordio bat sinatu ahal izan da.

Akordioaren baltzintzak ondorengoak dira:

 

  • Mugak dituzten langileak birkokatzea eta egokiagoak diren lanpostuetan egokitzea.

  • Aspaldi eskatzen zen material eskasiarekin lotutako arazoak konpontzea.

  • Haizagailuen instalazioa bermatzea.

  • Behin behineko langileek ez dituzte itzuli beharko pandemian zehar aldatutako bi ordu.

  • Pantaila eta babes-betaurrekoak erabiltzea gomendio bat izango da, eta ez betebehar bat.

  • Azkenik, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean tenperatura altuak daudenean atsedenaldiak ezarriko dira.

 

ELAk azpimarratu nahi du akordio hori ezinezkoa izango litzatekeela ELAk egin duen presio sindikalik gabe eta greba-deialdirik gabe. Enpresa jarrera immobilista batean zegoen eta negoziazioak atzeratzen saiatzen ari zen, aldarrikapenen aurrean amore ez emateko. Langile guztiak zoriondu nahi ditugu lortutako hobekuntzengatik.