Greba eguna Lekunberriko Agrozumos enpresan

Agrozumoseko langileak greba eguna egiten ari dira. Agrozumoseko enpresa batzordearen ordezkaritza 6 ELA eta 3 UGT da. Lanuztearen arrazoia enpresa hitzarmenaren negoziaketaren blokeoa da.
Grebaren jarraipena ia erabatekoa izan da, eta negoziaketan aurrerapausorik ematen ez bada, langileek hurrengo hilabeteetan lanuzte gehiago egingo dituzte.