Greba Acciona-Erom-en abenduaren 10, 17 eta 19an hitzarmenaren defentsan

2019/12/10
Acciona-Erom-eko enpresa batzordeak hiru greba egun deitu ditu abendurako: 10, 17 eta 19rako, hain zuzen ere. Langile askok pairatzen duten prekaritateari eta eskala bikoitzari amaiera emango dien hitzarmena lortzea da grebaren helburua.

Izan ere, ELAk salatu duenez, langileen lan-baldintzak asko okertu dira. Asko dira soldata eskala bikoitzak dituzten langileak, hau da, lanpostu berean lan berdina egiteagatik 10.000 euro gutxiago kobratzen dutenak; langile berriei lan-baldintza ezberdinak ezartzen dizkiete; bulegoetako jendea diskriminatu egiten dute; eta mantentze lanetan aritzen diren langileek soldata prekarioak dituzte.

EROM, ACCIONA enpresaren parte da eta 200 langile baino gehiago ditu Nafarroan zehar lanean. Haize- eta eguzki-mantentze-lanetan aritzen da eta enpresa hitzarmenik gabe dago 2015etik.