Greba apirilaren 29an Iruñeako etxez-etxeko laguntza zerbitzuan pribatizazioaren eta prekarizazioren aurka

Iruñeko Lan Batzordearen oharra:
IRUÑEAKO EMAD-AREN PREKARIZAZIOA EZ DA IRTENBIDEA
Iruñeko PSOEk Maya babestu du EMADen (Iruñeako etxez-etxeko zerbitzuaren) prekarizazioan.
Iruñeako PSOEk EMADeko langileei agindu zigun inolako erabakirik hartu aurretik kontuan hartuko gintuela. Baina, nahiago izan du gu saldu eta zerbitzuaren kudeaketa zuzena enpresa publiko bihurtu kudeaketa hori hobetzeko aitzakipean. Baina, egia, kostuak murriztu eta lan baldintzak okertu besterik ez dute egin nahi. Ezin al da kudeaketa hobetu udaleko langile zuzenak izanda?
Enpresa publiko bat kapital publikoa eduki arren enpresa pribatu gisa kudeatzen den trikimailua da, eta horrez gain, pribatizaziorako lehen urratsa ere bada. Izan ere, gestore batek arnasa hartu aurretik kapital pribatuko azpikontrata bihur gaitzake. Horrez gain, etxez-etxeko zerbitzuko langileok Iruñeko Udaleko langileen lan-baldintzak (hitzarmena) galtzen ditugu, antzinatasunaren kobrantza negoziazioari uzten zaio, kontziliaziorako erraztasunak eta Nafarroako Gobernuaren lizentziak eta baimenak okertzen dira, administrazioko barne-promozioetara ezin gara aurkeztu, kontratazioetan behatza nagusi bihur daiteke.
Hitz batean, PSOEk eta Mayak emakume sektore feminizatuaren prekarizazioaren aldeko apustu irmoa egiten dute. Gero, txaloka aterako dira Coronavirusaren aurka egindako lana goraipatuz, eta martxoaren 8an emakumeen defentsan aterako dira.
Horregatik guztiagatik, Iruñeko Udaleko Lan kontratudunen Batzordeak greba deitu du EMAD apirilaren 29an.
kudeaketa hobetzea ez da soldata jaistea!
Iruñeko Lan Batzordea