Greba mugagabea Defontaine Iberica-n

Vianako (Nafarroa) enpresako langileek greba mugagabe bati ekin diote enpresa-hitzarmenaren edukiak hobetzeko.
Defontaine Iberica enpresa Vianan dago eta 37 langile dira. Langileek 3 ordezkari dituzte, hirurak ELAkoak. Defontaine Ibericaren jarduera automobilgintza sektoreko piezak egitea da, eta Thyssenkrupp multinazionalaren enpresa-sarekoa da.
Enpresako langileek greba mugagabe bati ekin diote orain, enpresa-hitzarmenaren edukiak hobetzeko asmoz. Hitzarmena abenduan iraungi zen. Ekoizpeneko langile guzti-guztiek egin dute greba; beraz, enpresaren jarduera geldirik geratu da.
Langileen eskakizunen artean hauek daude:
- KPIri loturiko soldata-igoerak.
- Malgutasuna sistema berri batez arautzea.
- Lan-baldintzak blindatzea, enpresak bere kabuz hitzarmena salbuesteko aukerarik izan ez dezan.
Langileek greba mugagabera jo behar izan dute, zuzendaritzaren jarrera irmoa dela-eta. Izan ere, zuzendaritzak ez ditu inolaz ere negoziatu nahi hitzarmenaren atal batzuk, hitzarturikoa betetzeari dagozkion atalak, hain zuzen.