Greba mugagabea Grupodesa enpresan

2017/09/15
Grupodesako langileek, enpresa batzordeko ELAko 5 ordezkarirekin, greba mugagabea egiten ari dute Enpresako Hitzarmena negoziatzeko helburuarekin. Enpresan 70 langilek egiten dute lan, Orkoiengo eta Egueseko zentroetan.

Negoziazioaren helburuak Lan-erreformetatik babestuko dituen Hitzarmena lortzea eta batez ere aldarrikapen ekonomikoak kontuan hartzea dira, langileen soldatak berdintzea hain zuzen. Izan ere, enpresako paktua betetzen ez denetik kontratazioak metaleko taulen ariora egiten ari dira, 6000 € baino gehiagoko diferentziara iristen den eskala bikoitza sortuz.

Grupodesako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Nafarroako Lan Sailaren aurrean.