Nafarroako egoitzetako hitzarmena lortzea gertuago dago ELAk deitutako hirugarren grebaren ondoren

Gaurkoarekin, hiru greba egun deitu ditu ELAk zaintza profesionalizatuen sektoreetan, zaintza publikoa, duina, unibertsala eta doakoa eta lan baldintza duinak bermatuko dituen Nafarroako egoitzetako hitzarmena aldarrikatzeko.
Ehunka langilek parte hartu dute 11: 00etan Nafarroako Gobernuaren aurretik abiatu eta Parlamentuan erantzukizun politikoa salatzeko geldialdi bat egin duen manifestazioan. Bukaera 12:00etan izan da Nafarroako Berdintasun Institutuaren ondoan dagoen Vinculo plazan egidako ekitaldian, borroka honen izaera feminista aldarrikatzeko.
Hau guztia egungo langile kopurua guztiz eskasa dela erakusten duen Nafarroako Gobernuak ezarritako % 100eko gutxieneko zerbitzuez gain izan da. Langile falta horri gehitu behar zaio gaur egun Estatuko hitzarmena aplikatzen dela enpresako itun/hitzarmenen bat ez badago, hilean 1.000 euroko soldatarekin, hilean asteburu bateko atsedenarekin eta urtean 1.800 orduko lanaldiarekin.
Egungo zaintza-eredu neoliberal eta pribatizatua prekarizatuta dauden emakumeek sostengatzen dute, eta horren aurrean, beharrezkoa da publifikazioa eta Nafarroako 3. adinekoen egoitzen lehen hitzarmena egitea. 1.200 euroko gutxieneko soldata, 1.592 orduko lanaldia, bajen % 100erainoko osagarria, subrogazio-garntiak eta zerbitzua duintzeko ratioen hobekuntza bermatuko dituen hitzarmena, besteak beste.
Horretarako, ELAk Nafarroako Gobernuari eta parlamentu-taldeei eskatu die zentralitatea eman diezaiotela gaiari eta zaintza eredu publiko, duin, unibertsal eta doakoaren alde egin dezatela, eta inplika daitezela Nafarroako egoitzetako hitzarmena lortu arte.
ELAk badaki mobilizazioa dela zaintzak eta zaintzak ematen dituztenen baldintzak duintzeko bidea. Gaurko grebarekin, gutxiago falta da Nafarroako egoitzen hitzarmena lortzeko.