Grupo Antolín enpresako langileek masiboki erantzun diote ELAk, CCOOk eta ordezkari independente batek lan-baldintzak hobetzeko deitutako txandako 2 orduko lanuzteei

2021/12/23
Grupo Antolin Volkswagenen enpresa hornitzaileen artean lan-baldintza okerrenak dituen enpresa da, nahiz eta irabaziak % 36 igo diren arren

Grupo Antolín enpresak Volkswagen, Seat eta Audi markentzako ibilgailu barruko piezak fabrikatzen ditu, eta 120 langile inguru ditu, horietatik 70 inguru emakumeak. Enpresa Batzordea UGTko 5 ordezkarik, ELAko 2k, CCOOko batek eta independente batek osatzen dute.

Grupo Antolinen lan-baldintzak okerrenak dira Volkswagen hornitzen duten Nafarroako enpresen artean: batez besteko soldata baxuena dute, jaiegunetako lana okerren ordaintzen da eta eskubide sozial gutxien dituena da. Gainera, azken urteetan erosteko ahalmena galdu da, enpresan sartzeko baldintzak okertu egin dira, ekoizpena eta lanaldia handitu dira, enplegu-bermea ez da betetzen, eta enpresa-ituna iraungita dago 2020tik. Hau guztia enpresak aurtengo lehen sei hilabeteetan iaz baino %36,3 gehiago irabazi eta gero.

Horregatik, ELAk, CCOOk eta ordezkari independenteak deitutako hainbat batzarren ondoren, plantilla aktibatu egin da eta mobilizatzen hasi da lan-baldintzak hobetzeko eta enpresa-ituna lortzeko.

Gaur txanda bakoitzeko 2 orduko lanuzteak deitu dira, eta langileak erantzun masiboa ematen ari dira, UGTko ordezkariak (Batzordean gehiengoa direnak) parte hartzen ari ez diren arren.