Grupo Antolín Navarrako langileak elkarretaratzea egin dute lan-baldintza duinen alde

2021/10/28
Enpresak 171 milioi eurotan handitu ditu irabaziak urtebetean, eta, hala ere, uko egiten dio erosteko ahalmena eta lan-baldintza duinak berreskuratu eta bermatuko dituen itun bat negoziatzeari.

Grupo Antolin Navarrako langileek batzarra egin zuten urriaren 16an, 2019ko abenduaren 31n iraungi zen enpresa-itunaren negoziazioa desblokeatzeko hartu beharreko neurriak aztertzeko.
Batzar horretan adostutako neurrien barruan kokatzen da lehen kontzentrazio hau, enpresa batean baldintza duinak aldarrikatzeko, eta gogoratu behar dugu 2016. urteaz geroztik izoztutako soldatekin gaudela.
Urte horietan galdutako erosahalmena, enpresan sartzeko baldintzen okertzea, ekoizpen-igoerak, lanaldiaren igoera, enplegu-bermea ez betetzea... eta enpresak 2020tik lan-baldintza duinak berreskuratu eta bermatuko dituen enpresa-itun berri bat negoziatzeari uko egin izanak, ELA (2), CCOO (1) eta Independentea (1) batzarrean adostutako neurriak praktikan jartzera eraman ditu.
Bien bitartean, UGT (5) sindikatu nagusiak ez du negoziazio-proposamenik aurkeztu, eta ez du bat egiten batzarrak erabakitako neurriekin.
Gogoratu behar da Antolin Taldeak 2116,7 milioi euroko salmenten datuak aurkeztu zituela 2021eko lehen seihilekoan, eta aurreko ekitaldian 1552,6 milioi eurokoak izan zirela (+%36,3). Urtarriletik ekainera bitarteko mozkin operatibo gordina (EBITDA) % 227,4 hazi zen, 171 milioiraino; beraz, salmenten gaineko marjina operatiboa % 8,1ekoa izan zen, eta 2020ko lehen seihilekoan, berriz, % 3,4koa. Marjina hori, oinarrizko 470 puntutan hobetu dena, precovid mailen gainetik dago.
Grupo Antolín Navarra VW, Seat eta Audi marketarako ibilgailu barruko soluzioen fabrikatzailea da, eta 118 langile ditu (51 gizon eta 67 emakume).
Horregatik guztiagatik, eta enpresak negoziazioaren bidea berreskuratuko duela bermatzen ez duen bitartean, erosteko ahalmenaren zati bat berreskuratzea eta lan-baldintzak hobetzea ahalbidetuko duten baldintzetan, ELAk, CCOOk eta Independenteak batzarrean adostutako akzioen egutegiarekin jarraituko dute.