Nafarroako Hezkuntza Publikoa

Hezkuntza Departamentuak irakasleen baldintzak nabarmen hobetuko dituen neurriak proposatu gabe jarraitzen du

2024/10/23
Proposatutakoaren edukia nahikoa ez bada ere, argi dago Kontseilariak mahaian eseri behar izan duela irailaren 26ko greba egunaren eta urriaren 29ko greba deialdiaren ondoren. ELAren ustez, eskatutako hobekuntzak lortzeko modu bakarra irakasleek mobilizatzen jarraitzea eta grebekin bat egitea da.

ELAk ez ditu nahikotzat jo Hezkuntza Kontseilariak sindikatuei gaur helarazi dizkien proposamenak, zehazki arrazoi hauengatik:

  • Ez dago proposamenik soldata igoera edo behin-behinekotasunaren murrizketa bezalako funtsezko gaien inguruan.
  • 55 urtetik gorako pertsonen eskubideak murriztea aurreikusten du.
  • Ratioetan aurreikusten diren hobekuntzak sindikatuek aldarrikatutakoaren azpitik daude – zerbait proposatzen den zikloetan –. Baina, gainera, ez dago ratioen hobekuntzarik ez bigarren hezkuntzan, ez Lanbide Heziketan, ez beste irakaskuntzetan.
  • Proposatutako neurriak aldi baterakoak baino ez dira (2028ra arte), eta ez daude bermatuta, aldizkako ebaluazioak egingo baitzaizkie.