Hiru emakumetik batek lanaldi partzialeko enplegua dauka
Nahiz eta langabe kopuru jaitsi, Hego Euskal Herrian Europa mailako langabezia maila altuenetakoa dugu, batez-bestekoa baino 1,7 puntu altuagoa (28-EBan otsailean neurtua). Izan ere, 28 estatutik soilik Frantziar Estatuak, Italiak, Espainiar Estatuak eta Greziak dute langabezia tasa altuagoa.
Enplegua prekarietaren kontura hazten ari da. Azken urtean sortu den soldatapeko 10 enpelgutik 6 aldi-baterakoa da, eta behi-behinekotasun tasa %25,2an kokatzen da. Aldi berean, emakumeen %30,4ak lanaldi partzialeko enplegua dauka.
ELAren ustez enpleguaren egoera ez da ona. Langabezia prekarietateren kontura jaisten da, eta enpleguaren bilakaera ekonomiarena baino okerragoa da. Beharrezkoa da lan-erreformak bertan behera uztea eta langile-klasearen aldeko politikak egitea.