NAFARROAKO EGURGINTZA
Hitzarmena berritzeko mahaia eratu da
ELA lehen sindikatua da sektorean % 38,46ko ordezkaritzarekin eta 1.000 langile inguruk egiten dute lan bertan.
Azken urteotan, enpresen irabaziak eta produktibitate mailak nabarmen handitu dira. Hala ere, bilakaera positibo horrek ez du isla izan langileen lan baldintzen hobekuntzan.
Egurraren sektorea industriaren barruan prekaritate handiena duenetako bat izaten jarraitzen du. Egoera horren aurrean, ELAk azpimarratzen du beharrezkoa dela antolakuntza sindikala indartzea eta langileekin elkarlanean aritzea lan baldintzak hobetzeko.
Eskakizun nagusien artean daude soldaten eguneratzea, lan erreformen aurkako babes neurriak ezartzea eta langileen ongizatea erdigunean jarriko duten klausulak txertatzea. ELAk adierazi du helburu horiek lortzeko aktiboki lan egingo duela negoziazio kolektiboaren esparruan.