Hitzarmenaren aldeko sei egunetako greba Azkoyen-en

2017/09/15
Peraltako Azkoyen-eko langileek sei egunetako grebaren deialdia onartu dute batzarrean, lan batzordearen proposamenari oniritzia emanez (irailaren 21, 26, 27 eta 28an, eta urriaren 3 eta 5ean).

Lan batzordeak (ELAko 8 ordezkari eta CCOOeko 1) mobilizazioak deitzen ditu, enpresaren zuzendaritzaren jarrera ikusita, 6 hilabete eta gero ez duelako benetako negoziazioa egiteko inolako asmorik.

Peraltako Azkoyen-en 245 langile daude, eta ordainketa elektronikoaren eta saltzeko makinak ekoizten dituzte.