Mondelez – Viana

Hitzarmenarengatik ekainaren 10etik greba mugagabean dauden langileek mobilizazioak egin dituzte Iruñean

2024/06/27
Elkarretaratzea egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, eta manifestazioa egin dute entzierroaren ibilbidean zehar, soldata handitu eta lanaldia murriztuko duen hitzarmena eskatzeko.

Mondelez Vianako elikagaien sektoreko enpresa bat da, 400 langile inguru dituena, eta Oreo galletak egiten dituzte.

Ekainaren 10etik greba mugagabean daude soldata hobetu eta urteko lanaldia murriztuko duen hitzarmena lortzeko.
Gaur Iruñera joan dira, Nafarroako Parlamentuaren aurrean kontzentratzeko eta entzierroaren ibilbidean zehar manifestazio bat egiteko.