Icer Rail enpresako langileek Madrilgo egoitzara eraman dute protesta

2019/10/04
Icer Rail enpresako langileak, grebaren 43. egunean, Madrilera joan ziren atzo, korporazioak Espainian duen egoitzaren aitzinean elkarretaratze bat egiteko.

ELAko ordezkariek idazki bat aurkeztu dute Alemaniako enpresa horren Zuzendaritzan, gatazkaren berri emateko, eta Iruñako lantegiko Zuzendaritzaren arduragabekeria salatzeko. Izan ere, Iruñako Zuzendaritzak ez die jaramonik egin langileen eskakizunei, eta jazarpenen, zigorren eta kaleratzeen bidetik jarraitzen du.

ELAren iritziz, Iruñako lantegiko Zuzendaritzaren azken saioek gatazka are gehiago gogortu dute, egoera berroneratu beharrean.

Icer Railgo plantilla greban dago otsailaren 16tik hona. Orain arte 43 greba-egun bete dituzte, eta 10 egun gehiago egiteko asmoa dute; bosgarren txanda adostu gabe aldatu izanagatik, bi langile kaleratzeagatik, eta lan-osasunaren arloko hobekuntzak erreklamatzeagatik.