IEM enpresako langileak maiatzaren 13tik greba mugagabean daude

2018/05/17
Enpresak aurkeztutako Erregulazio espedienteari aurre egiteko eta hitzarmen duin bat lortzeko helburuarekin langileak antolatzeko erabakia hartu dute

IEM enpresak (Industria de Estructuras Metálicas) Orkoienen dago, ISN taldeko enpresa da eta 28 langile ditu (langileen ordezkari bakarra ELAkoa da).

Maiatzaren hasieran enpresak Erregulazio espedientea aurkeztu zuen. Egoera honen aurrean langileak antolatzeko hautua egin dute eta maiatzaren 13tik greba mugagabea egiten ari dira.

Gaur bertan, Lan ikuskaritzaren aurrean grebalarien ordezkapen ilegala salatu dute.

Azkenik, ELAk IEM zuzendaritzari exijitzen dio Erregulazio espedientea bertan behera uztea eta hitzarmen duin baten negoziazioa ahalbidetzea.