IEM enpresako langileen garaipena 5 greba egun eta gero

2018/05/18
Enpresa Erregulazio espedientea bertan behera uztera eta 2018an aurreko urteko KPIaren soldata igoera onartzera behartua izan da

IEM enpresak (Industria de Estructuras Metálicas) Orkoienen dago, ISN taldeko enpresa da eta 28 langile ditu (langileen ordezkari bakarra ELAkoa da).

Maiatzaren hasieran enpresak Erregulazio espedientea aurkeztu zuen. Egoera honen aurrean langileak maiatzaren 13tik greba mugagabean zeuden.

Langileen borrokari esker, azkenean enpresa Erregulazio espedientea bertan behera uztera eta 2018an aurreko urteko KPIaren soldata igoera onartzera behartua izan da.

Azkenik, ELAk IEM enpresako langileak zoriondu nahi ditu aurrera eramandako borrokarengatik. Plantilla honek argi erakutsi du antolatzen diren kolektiboak enpresei aurre egiteko gai direla.