Ikasturte osorako itzulera segurua, presentziala eta elkarrekin adostua. Osasuna bermatu eskoletan.
Foro honetan Nafarroako irakaskuntzako sindikatu guztiak gaude, sare publikokoak zein itunpekoak (irakasle eta irakasle ez direnen ordezkari gisa); baita gurasoen elkarteak eta Foru Komunitateko ikasleen federazioak ere.
Guztiok bildu ondoren, Hezkuntza Departamentuari ikasturte berriari begira ezinbestekoak diren hainbat neurri ezartzeko exijitzen diogu. Ondoko hauek dira:
- Negoziatzeko eta adosteko gaitasuna duen elkarrizketa-foro bat sortzea, bazterketarik gabeko hezkuntza-komunitateko eragile guztiak barne hartuko dituena.
- Irakaskuntza presentziala maila guztietan, hezkuntza-komunitatearekin adostutakoa, aukera-berdintasunean hezteko eskubidea bermatzeko eta klase telematikoen aldian nabarmendutako desberdintasunak orekatzen saiatzeko.
- Hezkuntza-ingurune segurua, langileen eta ikasleen osasuna bermatuz.
Horretarako, erreklamatzen dugu:
• Ikastetxe bakoitzerako kontingentzia-planak, prebentzio-zerbitzuak eginak eta inplementatuak.
• Ratioak jaistea.
• Plantillak handitzea (baita hezkuntza beharrak indartzeko ere).
• Espazio alternatiboak planifikatzea.
• Babes berezia langile zaurgarrienei.
• Zentro bakoitzean lan-osasunaz arduratzen den pertsona.
• Osasun-langileak ikastetxeetan.
- Irizpide pedagogikoak eta emozionalak lantzea.
- Ikasle zaurgarrienei arreta berezia eskaintzea.
- Langileen lan-baldintzetan atzera ez egitea.
- Behar izanez gero, baliabide teknologikoak jartzea ikasle eta irakasle guztientzat.
- Zerbitzu osagarriak (garraioa, jantokia, garbiketa...) egoera berrira egokitzea, erabiltzaileentzat eta langileentzat beharrezkoak diren bermeekin, eta beharrezkoak diren zerbitzu-handitzeak egitea.
- Sortzen diren egoera berriei aurre egiteko kontziliazio-neurriak.
Neurri hauek guztiak epe laburreko eta ertaineko plangintza batean zehaztea eskatzen dugu, behar duten inbertsioarekin. Neurri hauek aldarrikatuko ditugu ezarri arte.
Komunikatuaren sinatzaileak:
Sindikatuak; LAB, Steilas, Afapna, ANPE, CCOO, ELA, UGT, SEPNA.
Ikasleen Elkarteak; Ernai, Estudiantes en movimiento, Gora ikaslean borroka.
Gurasoen elkarteak eta plataformak; Britila, Erpa, Herrikoa, Sortzen, Gurasoak mugimenduan.