Iruñeko etxez-etxeko zerbitzuko langileen bigarren greba eguna zerbitzuaren pribatizazioaren aurka

2021/05/05
Zuzeneko kudeaketa izatetik zerbitzua enpresa publiko batek kudeatzea pribatizazioaren bidean lehen urratsa da, eta langileentzat eta zerbitzuarentzat okerragoa izango da

Langileen komunikatua:

EMAD-eko bigarren greba egunaren komunikatua

Etxez-etxeko zerbitzuaren gestio aldaketari ez!

Udalak enpresa publikoa Iruñeako Etxez-etxeko Zerbitzua gestionatzeko modurik onena dela dio. Bai ote? Langileen soldatak eta zerbitzuko baliabideak ordaintzeaz gain, Udal-kontzejalei dietak eta zuzendariari %40 soldataren igoera ordaindu behar zaie.

Horrez gain, Zerbitzuaren prestigio kaltetzeko kontsultora bati 46.000 eurotako auditorioa egin da. Eta ikerketa hori beharrean, DAFOk egindako zerbitzu azterketa erabili da zerbitzuaren pribatizazioa justifikatzeko. Azterketa honetan Etxez-etxeko Zerbitzuko langileok parte hartu genuen zerbitzuaren onuraren alde ari ginelakoan, inongo ordain-saririk kobratu gabe. Azkenean, Udalak DAFOren emaitza bere interesera egokitu du.

Udaleko PSNk eta Navarra Sumak langileen lan-baldintzak ez direla aldatuko diote. Baina, EH Bilduk Hiritarron Gaien Batzordean ez zioten aldeko bozkarik eman Iruñeako Etxez-etxeko Zerbitzuan lan baldintzak mantendu edo hobetzeko aurkeztutako mozioari. PSN abstenitu egin zen eta Navarra Sumak aurkako botoa eman zuen.

Esperientzi hau lehenago ere bizitu dugu. 2008an ere enpresa publiko bihurtu gintuzten. Urte hartan, Udalaren enpresa publikoan 4 urtez egon ginen lan-hitzarmenik gabe. Egoera hartan ere, paroak eta huelgak egin behar izan genituen. Eta azkenean, antzinatasuna galdu genuen eta gaixotasun bajetan soldata murriztu ziguten. Nork sinetsiko die oraingoan? Nondi osatuko dute dirua?

Gaurko hau, gure bigarrengo huelga eguna da, eta Udalaren erantzuna langile minimoen portzentaia handitzea eta zerbitzuko erabiltzaileei ez jakinaraztea izan da. Horrek intzidentzi eta zerbitzu-erabiltzaileen kexak ugaritzea ekarri du. Badirudi, PSN eta Navarra Sumak kexa horiek gustoko dituztela, beren enpresa publikoa justifikatzeko balio baitie.

Azkenik esan, Etxez Etxeko Zerbitzuaren alde gogor borrokatzen jarraituko dugula, eta espero dugula, udal politikoek Zerbitzuaren onuraren alde lan egitea, eta ez gu erabiltzea beren errentabilitate politikoaren interesean.