Iruñeko Udalak lan-kontigentzien estaldura mutualitate batekin kontratatzeko hartutako erabakiaren aurkako elkarretaratzea

ELA, LAB eta CCOOen oharra:
Udal langileok, 2015eko apirilaren 23an, geuren lan-kontingentzien estaldura aldatzea eta Mutua Navarra-ren irteera eskatzea, erreferendum bidez erabaki genuen. Horrela, zerbitzu publikoen defentsan eta gure osasuna errespetuarekin zaintzea erabaki genuen. Orain, ia aho batez erabaki hartatik zazpi urtera, Udalak erabaki du, SPPMEk eta AFAPNA-SPMPk osatutako gutxiengo sindikalak eskatuta, erreferendum bidez onartutako aldaketa horri muzin egiea.
Udalak, lan-kontingentziaren estaldura sistema aldebakarrean aukeratzeko eskumena duen arren, Mutua-ra itzultzeko erabakiak, duela 7 urte udal langileon borondatea gutxiesten du. Izan ere, langileari erreferendum berri bat egiteko aukera ez baitzaio emango. Hau ikusirik, Udalak, baita aldaketa eskatu duten 3 sindikatuek ere, agerian uzten dute zentzu demokratiko eza.
SPPMEk eta AFAPNA-SPMPk ahaztu egin dute Mutua-ren aurkako kexa asko beraiek egiten zituztela; argi dugu, arreta puntuala ez dela kalitatearen sinonimoa. Ahaztu egin dituzte, gure patologiak lanbidetzat aitortzeko zailtasunak. Ahaztu egin dituzte, guztiz sendatu gabe behartutako altak. Laburbilduz, Mutuek, elkarte pribatu diren neurrian, haien interesei baino ez diete erantzuten. Mutua-ren helburuak dira, beraiek, arautzen dituen 35/2014 Legearen arabera: lehiakortasuna handitzea, aurrezpena, eta absentismoaren kontrola. Gure osasuna zaintzea ez da inon aipatzen.
Mutua-ra itzultzeko, langileari galdetu gabe hartutako erabakiaren aurrean, CCOO, ELA eta LAB sindikatuok prozesu honen aurkako gure erabateko oposizioa erakutsi nahi dugu. Gainera, ez digute esan zenbat langilek eskatu duten aldaketa. Ala ere, langile guztien osasuna Mutua baten eskutan geratuko da berriro.
Gure osasunari buruz erabakiak hartzeko eskubidea defendatzen dugulako. Interes ekonomikoa gure osasunaren gainetik ez dugulako egotea nahi. Gure Osasun Sistema Publikoa perfektua ez dela badakigun arren, hobetzeko bidea ez delako baliabideak Mutua-ra bideratzea, Mutua-k ahuldu egiten duelako interes ekonomikoa kontuan hartu gabe pertsona guztien arreta bermatzen duen sistema bakarra, Osasun Publikoa. Gainera, pandemiak argi eta garbi utzi du, Osasun Publikoa sendoa behar dugulako. Osasun Publikoari esker, eta ez Mutuei esker, aurrera atera garelako.