ADMINISTRAZIO PUBLIKOA
Itunpeko langileek lan baldintzak hobetzeko akordioa exijitu dute Iruñeko kaleetan

Nafarroako akordio berri bat negoziatzeko borondaterik ez da agertu ezta asmorik ere akordio berrian hobekuntza esanguratsurik sartzeko. Horregatik guztiagatik, Sepna-FSIE, UGT, LAB eta ELA sindikatuek dei egiten diote hezkuntza-komunitate osoari (irakasleak, zerbitzuetako langileak, familiak eta lagunak), gaur, Hezkuntza Departamentutik Gazteluko Plazako kioskoraino manifestazio handi bat egiteko. Dozenaka lagun bildu dira manifestazioan.
Indarrean dagoen gaur egungo akordioa abuztuaren 31n bukatuko da eta, berria negoziatu ahal izateko, ezinbestekoa da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria, Carlos Gimeno, langileen ordezkariekin hitz egitera esertzea. Nafarroako Hezkuntza Komunitatearen parte garen heinean, Gimenok langile horien kezkak eta beharrak ezagutzeko eta haiei erantzuteko ardura du, baina oraindik orain, ardura horri uko egiten jarraitzen du.