burlatako kirol instalazioak
Joan den urtean greba egiteko zituzten aldarrikapen nagusiak jasotzen dituen akordioa lortu dute Udal Gobernuarekin

Irailaren 30ean, Burlatako kirol instalazioetako langileek akordioa lortu zuten gobernu taldeko udal taldeekin (EH Bildu, Contigo Zurekin eta Geroa Bai). Akordio horretan, Burlatako kirol zerbitzua publiko bihurtzeko ibilbide-orri bat ezarri zen, eta lan baldintzak hobetu ziren.
Azpimarratu behar da akordioa sektoreko langileek 200 greba egun baino gehiagoren ondorioa dela. Akordio honi esker, azpikontratazio eredutik kudeaketa zuzeneko eredura igaroko da. Bitartekariak ezabatzea eta lan baldintzak zuzenean Udalarekin negoziatu ahal izatea hobekuntza da eta sektoreko lan prekarietateari aurre egiteko balio du, zalantzarik gabe. Hartutako konpromisoen ondorioz, 2025eko urtarrilaren 1ean, beranduenez, Burlatako kirol-instalazioetako langile guztiak udal enpresa publiko bateko kide izango dira.
Bestalde, lortutako akordioaren arabera, 2020tik galdutako erosahalmena berreskuratuko da.