Kaleratze masiboaren arriskua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Bestalde, PAI duten Haur eta Lehen Hezkuntzako zenbait ikastetxetan ikusten dugu tutore bakar batek saio guztiak emateko joera, bai ingelesez eta bai gaztelaniaz edo euskaraz (Hezkuntza Ikuskaritzaren oniritziarekin). Horri gehitu behar zaio plantilla organikoan ingeles-eskakizuna duten lanpostuen urtez urteko igoera eta ingeles-eskakizunik gabeko gaztelaniazko lanpostuen amortizazioa.
Nafarroan, hizkuntza-eskakizuna atzerriko hizkuntzaren profila duen lanpostu bat lortu nahi duten irakasle funtzionarioek egiaztatu behar dute hizkuntza horren C1 maila. Beraz, C1 maila hori ez dutenek ez lukete izanen oposizioetara aurkeztea.
Nafarroan bakarrik dago 17/2017 Foru Legea, irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duena. Arau horren arabera, hizkuntza-eskakizuna atzerriko hizkuntzan duten lanpostuak direnean, oposizio-faseko proba guztiak hizkuntza horretan egin behar dira. Orain arte, probak atzerriko hizkuntzan egiten ziren espezialitate bakarrak ingeleseko, frantseseko eta alemaneko espezialitateenak ziren.
Azken batean, oposizio bat aurki dezakegu, non plaza guztiek (edo ia guztiek) atzerriko hizkuntza eskatzen duten eta proba guztiak hizkuntza horretan egin behar diren; beraz, gaur egun ikastetxe publikoetan lan egiten duten irakasle asko ezin izanen dira aurkeztu ere egin.
Nafarroako sindikatu sinatzaileok, Estatuko ia sindikatu guztiek bezala, lehen aipatutako zirriborroari uko egiten diogu, eta salatzen dugu aldaketa gertatu dela Nafarroako Hezkuntza Departamentua behin eta berriz saiatu ondoren, 2018an Nafarroako Parlamentuak proposamen hori atzera bota zuenean eta Nafarroako Gobernuan PSNri eusten dioten bazkide guztiek aurka bozkatu zutenean.
Horregatik, Hezkuntza Departamentuari premiaz biltzeko eskatu diogu, aldaketa horien aurrean dituen asmoen berri eman diezagun eta negoziatzeko hurrengo oposozioarako deialdia egiteko baldintzak.
Azkenik, sinatzaileok mobilizazioak iragartzen ditugu kaleratze masibo hau geldiarazi arte, izan ere, helburua baita PAI moduko programei eustea Estatu osoan. Oroit gaitezen, PAItik Castejongo bezalako ikastetxeek dagoeneko alde egin dutela.