Casa Otano (Iruña)
Kaleratzeen espedientea inposatu dute langileez libratzeko eta negozioa saltzeko

San Nicolás kaleko Casa Otano kaleko taberna-jatetxe historikoaren itxiera eta enplegu-suntsiketa salatu ditu ELAk. ELAk beti egin du Casa Otanon enplegua mantentzearen aldeko apustua, eta horregatik amaitu da EEEaren kontsultaldia, akordiorik gabe.
Hala ere, sindikatuaren esku-hartzeak eta horren ondoriozko mobilizazioak langile guztien kalte ordaina handitzera behartu du enpresa, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte ordaina izatetik 45 egunekoa izatera. Horrek esan nahi du plantillak legeriak ezarritakoa baino 700.000 euro gehiago kobratuko dituela, batez beste ia 39.000 euro gehiago pertsona bakoitzeko.
ELAk langileen borroka eta antolaketa nabarmendu nahi ditu. Enplegua bermatzeko helburu nagusia lortu ez bada ere, borroka horri esker Casa Otanoko langileen egoera ekonomikoa nabarmen hobetu da.