Kalitatezko osasun publikoaren eta lan-baldintza duinen aldeko elkarretaratzeak egin dira osasun etxeetan

2020/12/01
LAB, SATSE, SAE, UGT, Afapna, ELA eta CCOO sindikatuek deituta elkarretaratzeak egin dira lehen mailako arreta ematen den zentroen aurrean, eta abenduaren 10ean ospitaleen aurrean egingo dira elkarretaratzeak.

Azaroaren 27an LAB, SATSE, SAE, UGT, Afapna, ELA eta CCOO sindikatuek kalitatezko osasun sistema publiko baten alde eta lan-baldintza duinak izateko aldarrikapenak biltzen dituen dokumentu bat aurkeztu zuten.

Gaur elkarretaratzeak egin dira lehen mailako arreta ematen den zentroen aurrean eta abenduaren 10ean ospitaleen aurrean errepikatuko dira mobilizazioak pairatzen ari garen pandemia egoerak Nafarroako osasun sisteman dauden egiturazko gabeziak azaleratu besterik ez dituela egin salatzeko.