LABek eta ELAk UGT eta CCOO sindikatuen izaera antidemokratikoa salatu dute, ez baitute Tasubinsako gehiengo sindikala errespetatu

2022/01/27
LABek eta ELAk, enpresan ordezkaritzaren gehiengoa duten sindikatuek, gaur Tasubinsaren lan zentro guztietan greba egiteko deia egin zuten, erosteko ahalmena galdu gabeko hitzarmen kolektibo bat lortzeko

LABek eta ELAk osatutako Tasubinsako gehiengo sindikalak (21 ordezkaritik 12rekin) gaur, urtarrilak 27, greba egiteko deia egin zuen, erosteko ahalmenik galdu gabeko hitzarmen baten alde. Aitzitik, UGT eta CCOOren sindikatuen jarrera antisindikalak erabat baldintzatu du greba, Batzordean gutxiengoa izanik, enpresarekin negoziazio paraleloa egin baitute. Grebaren bertze baldintzatzaile bat izan da langile gehienek enpresako zuzendaritzaren errepresalien aurrean duten beldurra, enplegu-zentro berezi handiena dela gogoratu behar baita.

Egoera horretan are balio handiagoa hartzen dute greba egin duten langileen ausardiak eta ahalegin ekonomikoak; izan ere, Tasubinsako zuzendaritzaren eta UGT eta CCOO sindikatuen oztopo, presio eta gezur guztien aurrean, 1988tik Tasubinsan egin den lehenbiziko greba honetan parte hartu dute, erosteko ahalmena erreklamatzeko. Tasubinsa grebari aurre egiten saiatu da, gutxieneko zerbitzuak egin behar zituen plantillaren zati bat lekuz aldatuz, gutxieneko zerbitzu horiek izan ez direnean, eta beraz, grebarako eskubidea urratuz.

Grebaren balorazioa alde batera utzita, LABek eta ELAk salatu nahi dute Tasubinsaren zuzendaritzaren jarrera antidemokratikoa eta UGT eta CCOO sindikatuen jarrera antisindikala, langileen ordezkaritzaren gehiengoari bizkar emanda negoziazio paraleloa egin baitute. Bi sindikatu horiek sinestarazi digute KPIaren igoera langile guztiei bermatzeko ekintza unitatearen parte zirela. Sinetsarazi izan digute lau sindikatuek abenduaren 14an egindako azken proposamen bateratuan jarraitzen zutela, baina gure bizkarrean langileen erosteko ahalmenaren galera negoziatu dute, 2022 honetan 420 eta 1.016 euro bitartekoko galera langile bakoitzeko.