Langabetuen %44ak urte bete baino gehiago darama langabezian

2019/01/29
Beharrezkoa da politikak aldatzea enpleguaren egoera hobetzeko

Gaur argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuek erakusten dute Nafarroan 2018ko laugarren hiruhilekoan langabetuak 31.600 izan direla. Azken hiruhilekoan langabetu kopuruak 1.300 pertsonetan egin du gora, eta 1.700etan igo da azken urtean. Honekin langabezia tasa %9,9an kokatu da, duela urte bat baino 3 hamarren gehiago. Gainera langabetuen %44,3ak urte bete baino gehiago darama langabezia egoeran.

Nafarroa da Europa mailan langabezia altuenetarikoa duen lurraldea, soilik Serbiak, Espainiar Estatuak eta Greziak dute langabezia maila altuagoa. Europako langabezia tasa %6,6koa den bitartean, hemen %9,9koa da.

Prekarietatea gero eta zabalduagoa dago. Horren erakusle da behin-behineko kontratua dutenen langile kopurua gero eta altuagoa dela, guztien ia laurdena iristeraino, duela urte bat baino puntu bat gehiago. Enplegua dutenen %16,2ak lanaldi partziala du, azken hiruhilekoan puntu eta erdi hazi eta gero. Emakumeen artean lanaldi partziala %27,5ak dauka. Lanaldi partzial guztien artean emakumeek %80,3a egiten dute.

Enpleguaren egoera egiten diren politiken ondorioa da. Azken urteetan hainbat neurri eta erreforma egin dira momentuko egoeraren kontestuan. Neurri hautako bat ere ez da langileen interesen alde hartu. Erreforma hauen ondorioa da prekarietatearen hazkundea eta lan eta bizi baldintza gero eta prekarioagoak izatea gizartearen gehiengoak. Beharrezkoa da politikak aldatzea egoera aldatzeko.