Nafarroako enplegu datuak

Langabeziak berriro ere gora egin du otsailean

2024/03/04
Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuek erakusten dutenez, langabezia zertxobait igo da, gainera, gazteen egoerak okerrera egin du berriro.

Nafarroan erregistratutako langabeen kopurua 374 pertsonatan igo zen otsailean. Emakumeen artean, langabezia 243 pertsonatan hazi da. Horrela, emakume langabeen ehunekoa %60,7ra igo da, hau da, 6.623 emakume gehiago daude langabezian gizonak baino. Bestalde, gazteek emaitza negatiboa izan dute: langabeziak %7,2 egin du gora, aurreko hilean baino 198 langabe gehiagorekin. Europarekin alderatuta, langabezia tasak Europako batez bestekoaren gainetik jarraitzen du: Nafarroan tasa %9,7koa da, eta Europar Batasunekoa, berriz, %6koa.

Otsailean egindako kontratuek aurreko hilabeteetako ezaugarri berak dituzte: prekarioak eta aldi baterakoak. Espainiako ministerioak emandako datuen arabera, sinatutako kontratuen %74,9 aldi baterakoak izan dira, hau da, otsailean sinatutako lau kontratutik hiru aldi baterakoak izan dira.

Enpleguak hilabete batzuk daramatza geldialdian, eta gaur argitaratutako datuek joera hau berresten dute. Gainera, aipatzekoa da gazteen egoera txarra eta kontratazio berrien prekarietatea. Horregatik, beharrezkoa da antolaketa eta mobilizazioa bizi baldintzak hobetzearen alde borrokatzeko.