langabezia
Nafarroan langabezian dauden 3 pertsonatik 1ek bakarrik kobratzen du kotizaziopeko langabezia prestazioa

Nafarroan 142 langabe gehiago daude. Hala, langabezia tasa %9an dago, EBko batez bestekoa (% 5,9) baino hiru puntu handiagoa. Langabeziak emakumeei neurri handiagoan eragiten die. Langabeen % 61,1 emakumeak dira, biztanleria landunaren erdia baino gutxiago direnean. Gazteen langabeziari buruzko datuek zifra negatiboak dituzte. Irailean 104 langabe gehiago izan dira, eta guztira 2.755 gazte daude langabezian izena emanda.
Kontratu berrien kalitateari dagokionez, 2023an sinatutako kontratuen %77 aldi baterakoak izan dira, hau da, sinatutako lau kontratutik hiru baino gehiago aldi baterakoak dira.
Langabezian dauden pertsonen egoera kezkagarria da. Langabetuen % 44k ez du langabezia prestazio edo subsidiorik kobratzen, %34k kotizaziopeko prestazioa kobratzen du (991 eurokoa da, batez beste, Nafarroan) eta %22k langabezia subsidioa kobratzen du (480 eurokoa da).
ELAren ustez, datu hauek kontratazio berrien prekarietatea eta langabeen babesgabetasuna adierazleak dira langile klasearen pobretze prozesuan betean gauden bitartean. Izan ere, Nafarroan milaka pertsona egoera prekarioan daude, asko soldata baxuekin eta laneko segurtasun faltarekin, prezioak, fakturak eta hipotekak igotzen diren bitartean.