Langabezian dauden pertsonen erdiek ez dute inolako prestaziorik edo langabezia subsidiorik jasotzen

2023/03/02
Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuek erakusten dutenez, langabeen kopurua hazi egin da Nafarroan azken hilabetean, eta 32.364 pertsona daude enplegurik gabe. Gogoratu behar da otsaila langabezia murriztu ohi den hilabetea izaten dela. Gainera, nabarmendu behar da Nafarroan 6 hilabetez jarraian langabeziak gora egin duela. Langabezia tasa % 9,9koa da, EBko batez besteko % 6,1etik urrun.

Langabezian dauden pertsonen babesgabetasun eta prekarietate egoera kezkagarria da. Langabezian izena emanda dauden pertsonen % 45ek ez du langabezia prestazio edo subsidiorik kobratu. 3tik 1ek baino gutxiagok ( % 32) kotizaziopeko prestazioa kobratu dute (batez beste 1.023 eurokoa Nafarroan), eta gainerakoek 480 euroko subsidioa kobratu dute.

Kontratazio datuei dagokienez, sinatutako kontratuen % 76 aldi baterakoak izan dira, hau da, otsailean sinatutako lau kontratutik hiru aldi baterakoak izan dira.
Datu horiek kontratazio berrietan dagoen prekarietatea eta enplegurik gabeko jendearen babesgabetasuna erakusten dute. Ziurgabetasun egoeran gaude, eta prezioek eta etxebizitzak, besteak beste, gora egiten jarraitzen dute. Beharrezkoa da antolaketa eta mobilizazioa bizi baldintzen hobekuntzaren alde borrokatzeko.