Langabeziaren gorakadaren aurrean, neurri sozialak hartu behar dira kaltetutako langileak defendatzeko
Enplegu Zerbitzu Publikoaren martxoko datuak erakusten du Nafarroan 37.365 lagun daudela langabezian izena emanda, aurreko hilean baino 3.390 gehiago. Langabezia tasa %11,8an dago, azken hilabetean 1,1 puntu igo ondoren. Langabezian inskribatutako pertsona guztietatik %57,2 emakumeak dira, biztanleria aktiboaren %46,9 izanik. Hala, emakumeen langabezia-tasa (% 14,4) gizonena baino 4,9 puntu altuagoa da (% 9,5).
Langabeziaren igoera hau, neurri batean, COVID-19 pandemiaren aurrean enplegua defendatzeko hartu diren neurri faltagatik edo neurri horiek beranduegi hartu izanagatik dator. Horren erakusgarri da hilabete honetan langabezian izena eman duten 3.390 pertsonetatik 53 baino ez direla lanik gabe geratu enplegu-erregulazioko espediente baten ondorioz (% 1,6a).
Datu horiek enplegua galdu duten pertsonei buruzkoak baino dira. Honi gehitu zaio Nafarroan, aurrekoaz gain, 30.922 pertsona daudela kontratua etenda edo murriztuta ERTE baten ondorioz.
Interes ekonomikoak osasun publikoaren aurretik jartzen ditu Nafarroako Gobernuak, eta horregatik ez du ezer egin funtsezkoak ez diren jarduerak geldirarazteko. Espainiako gobernuak ezarri du neurri hori, berandu iritsi da eta hobetzeko modukoa da, baina albiste izan ona da.
Orain enplegua babesteko eta kaltetutako langileak defendatzeko neurri sozialak hartzeko garaia da. Beharrezkoa da kalitatezko zerbitzu publikoak eta prestazioak defendatzea.