LAneko heriotza
Langile bat hil da Funesen lan istripuz

ELAk bildutako datuen arabera, 29 urteko gazte bat hil da lan-istripuan Funeseko (Nafarroa) Bodega Romana industrialdean dagoen Elaborados Naturales de la Ribera enpresan. Langilea oso larri zauritu zen atzo makina batean beso bat harrapatuta, eta azkenean gaur hil da.
Aurten 43 pertsona hil dira beren lanpostuetan Hego Euskal Herrian, horietako 15 Nafarroan, eta azken honek lan-istripuetan buru izaten jarraitzen du. Harrapaketak dira oraindik ere istripu hilgarrien kausa nagusietako bat, eta erabat saihets daitezke oinarrizko segurtasun-neurriekin, baina hori gertatzen ari da enpresaburuek sistematikoki urratzen dutelako prebentzio-araudia, eta erakunde publikoek uko egiten diotelako ez-betetze horiek kontrolatzeko ikuskapen-bitartekoak handitzeari.
Azken heriotza salatzeko, ELAk elkarretaratzea egingo du datorren ostegunean, urriaren 10ean, 11:00etan, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean.