Arcelor Mittal Lesaka
Langileek ekoizpena gelditu dute lankide baten kaleratzea salatzeko
Egoera aldatzen ez bada, apirilaren 29an beste bi orduz geldituko da ekoizpena.
Arcelor Mittal Lesakako langileek lanuztea egin dute lankide baten kaleratzea dela eta. Zuzendaritzari plan bat eskatu diote, lanpostuen etorkizuna bermatzeko eta kaleratutako pertsona berriz hartzeko.
Langileak kezkatuta agertu dira enpresaren etorkizunarekin. Izan ere, Arcelor Mittalek lantoki ugari dituen arren, urtez urte gero eta langile gutxiago dira. Horren adibide garbia da oso gertu dagoen zentroan, Arcelor AMDS Legasan, geratutakoa; izan ere, joan den udan zuzendaritzak Enplegu-Erregulaziorako Espediente bat abiatu zuen.
Aldaketarik ez badago, apirilaren 29an beste bi orduko lanuztea egingo dute.