Lanuzte berria Iruñeko IKEAn, lan baldintzak mantendu ditzaten exijitzeko

2021/12/27
IKEA Iruñako zuzendaritzak negoziatu gabe jarraitzen duela ikusita, gaur, abenduak 27, IKEA Iruñeako langile gehienek bat egin dute berriz ere ELAk eta CCOOk deitutako lanuztearekin, aldez aurretik zituzte lan-baldintzak mantendu daitezen eskatzeko. Izan ere, La Moreako merkataritza-guneko langileak IKEA Ibérica enpresara pasatu ondoren, zuzendaritzak ez ditu errespetatu orain arte zituzten lan-baldintzak, eta baldintza okerragoak ezartzen saiatzen ari da. Gauzak horrela, gaur lanuztea egin dute berriro, abenduaren 20an egindakoari jarraiki.

Gauzak horrela, gaur, abenduak 27, lantokiaren aurrean kontzentrazioa egin dute,`Ikeak lan-baldintzetan aldaketak inposatzen dizkigu negoziatu gabe. Igande eta jai egunetan irekierarik ez´ lelopean.

Ziurtatu dute zuzendaritzak lan-egutegia, oporrak eta atseden-asteburuak inposatzen dizkiela, inolako negoziaziorik gabe. Gainera, gogorarazi dute lanaldi partzialeko kontratazioak kaltetuko direla `Kantinako diru-laguntzen plusa "deiturikoaren aldaketarekin.

Enpresak negoziatu gabe jarraitzen badu, ELAk eta CCOOk iragarri dute lanuzte berria egingo dutela urtarrilaren 3an, hurrengo egunetan beste mobilizazio batzuk egitea baztertu gabe.