KYB Advanced Manufacturing (Los Arcos)
Lanuzteak, enpresak uko egin diodako enpresa ituna berritzeari

KPItik gorako soldata igoera, urteko lanaldiaren murrizketa, antzinatasuna eta gau plusa eskatu dituzte, besteak beste. Batzordeak gogorarazi du lantegiaren produktibitatea handitu egin dela.
Negoziazioa martxoan hasi zen, 2024ko abendutik iraungita zegoen itunarekin. Negoziazioan zehar, gai batzuetan hurbilpenak egon dira, joan den asteazkenean enpresak negoziazioa blokeatu zuen arte. Zuzendaritzak adierazi du ez duela bere azken proposamena hobetuko.
Aurrekoa 2020an gutxienekoetara sinatutako itun bat da, non langileek ahalegin handia egin zuten enpleguari eta proiektuei eusteko.
Sindikatuek KPItik gorako soldata igoera, urteko lanaldiaren murrizketa, antzinatasuna eta gau plusa eskatu dituzte, besteak beste.
Deitutako hurrengo lanuzteak:
Ekainak 12, osteguna:
Goizeko txanda eta txanda zatitua 09:00etatik 11:00etara.
Arratsaldeko txanda: 15:00etatik 17:00etara.
Gaueko txanda: 23:00etatik 01:00etara.
Ekainak 17, asteartea:
Goizeko txanda eta txanda zatitua 08:00etatik 12:00etara.
Arratsaldeko txanda: 16:00etatik 20:00etara.
Gaueko txanda: 23:00etatik 03:00etara.