Lanuzteak hasi dituzte Schneiderren (Gares), baldintza bidezkoagoak aldarrikatzeko

Garesen (Nafarroa) kokatutako Schneider lantegiko langile gehienek bat egin dute LABek eta ELAk deitutako lehen lanuztearekin, besteak beste, enpresak bere langileak pobretzeari utz diezaiola aldarrikatzeko. Gaur, abenduak 13, txanda bakoitzeko bi orduko lanuztea egin dute, eta hala arituko dira aste osoan; datorren astean, berriz, txanda bakoitzeko lau orduko lanuzteak egingo dituzte. Enpresarekin negoziatzen hilabeteak eman ondoren, Schneiderreko langileek, LABek eta ELAk negoziazioa desblokeatzea eskatu diote enpresari.
Schneiderrek irabaziak ditu urtez urte; langileak, ordea, gero eta pobreagoagoak dira. Gauzak horrela, soldatak hobetzeko garaia dela uste dute. Ildo horretan, langileek ez dute onartuko Nafarroako KPIari lotuta ez dagoen igoerarik. Bide beretik, legeak jasotzen duen bezala, enpresak atsedena deskontatu behar du.
Era berean, langileek negoziazio mahaitik malgutasun planteamendua kentzeko eskatu diote enpresari. “Ez da onargarria merkatu seguru eta egonkorra duen enpresa batek modu interesatuan erabiltzea UGTk eta CCOOk sinatutako hitzarmenak ematen dizkion tresnak, beti ere, irabaziak handitzeko langileen kontura” salatu dute.