ENPLEGUA NAFARROA
Lau kontratutik hiru behin behinekoak izan dira apirilean

Apirila hilabete positiboa izaten da enpleguari dagokionez. Aurten, 602 langabe gutxiago izan dira Nafarroan apirilean. Langabeziaren beherakada bereziki zerbitzuen sektorean (-424) eta gazteen artean (-253) gertatu da. Horrela, langabezia tasa %9,1era jaitsi da. Hala ere, Europako gainerako herrialdeekiko alderaketak emaitza negatiboak adierazten ditu. Europako langabezia tasaren batez bestekoa %6an kokatu zen martxoan, Nafarroan, aldiz, hiru puntu baino gehiagokoa da oraindik.
Kontratazioari buruzko datuei dagokienez, Espainiako ministerioak emandako datuen arabera, sinatutako kontratuen %77 aldi baterakoak izan ziren. Hau da, lan erreforma gorabehera, apirilean sinatutako lau kontratutik hiru aldi baterakoak izan ziren.
Datuek adierazten dute langabezia murriztu egin dela enplegu prekarioaren eta urtaroen araberako enpleguaren kontura, hala erakusten du tenporalitatearen datu altuak. Aipatzekoa da, gainera, Nafarroako egoera Europako gainerako herrialdeena baino okerragoa dela. Beraz, beharrezkoa da antolaketa eta mobilizazioa bizi baldintza materialak hobetzeko.