Lehen Mailako Arreta bultzatzeko Plana propaganda ariketa bat da, eta ez die Osasunbidearen egiturazko arazoei irtenbiderik ematen

2021/12/23
Berehalako neurri bakarra 44 erizain kontratatzea baino ez da, eta iragarritako inbertsioa 3 urteetan egiteko da. Honek ez dio erantzunik ematen Lehen Arretak duen kolapso egoerari, are gutxiago pandemia osoko Covid zifrarik altuenak daudenean. Azken urtean jarduerak %17,4 egin du gora Lehen Arretako erizaintzan, eta langileak % 5,4 gehitu dira.

Osasunbidearen egiturazko arazoa Nafarroan osasun publikoan egiten den inbertsio txikian oinarritzen da. Gogoratu behar da Osasunbidearen aurrekontua % 36 handitu beharko litzatekeela Europa mailako batez besteko inbertsioa berdintzeko, eta 2022ko aurrekontuak 2021ean baino diru gutxiago bideratuko duela BPGarekin alderatuta. Plan horrek ez du inbertsioa nabarmen handitzen, eta, beraz, ez du konpontzen Lehen Mailako Arretako baliabide material eta profesional falta.

Lehen Mailako Arretarako iragarritako 157 profesionalen kontratazioa ez da berehalakoa, eta kontratazio horietako batzuk aurreikusita zeuden lehendik aurrekontuan. Egia esan, plan honek urtarrilean erizaintzako 44 pertsona kontratatzea baino ez du jasotzen berehalako neurri gisa, eta gainerako kontratazioak 2022an zehar izango dira. Gainera, kontuan izan behar da Lehen Mailako Arretan 28 pertsona erretiratzea aurreikusten dela 2022an.

30 milioi euro inbertituko direla ere iragarri da. Honi dagokionez, adierazi behar da 6,8 milioi baino ez direla izango langileak kontratatzeko, eta gainerakoa 2021, 2022 eta 2023. urteetan banatuko dela.

Lehen mailako arretak egiturazko arazoak ditu baliabide eta langile faltarekin, eta horri pandemiaren eragina gehitu behar zaio. Jarduerak gora egin du eta Nafarroako Gobernuaren erantzuna ez dago maila berean: 2019tik 2020ra erizaintzako jarduerak % 17,4 igo da Lehen Mailako Arretan, eta langile kopurua % 5,4 handitu den bitartean.

ELAk Nafarroako Gobernuari eskatzen dio inbertsioa handitzeko eta apustu argia egin dezala Lehen Mailako Arreta bere zeregineri aurre egiteko gai izan dadin, hau da, gaixotasunen prebentzioari modu egokian erantzuteko, bai eta pazienteen ibilbide osoa osasun-sistema osoan zuzentzeko ere, sistema horretara sartzeko atea izateaz gain.