Linser Log enpresako langileek salatu dute langile bat kaleratu dutela gaixorik egoteagatik

Linser Log enpresa logistikoaren langileek elkarretaratzea egin zuten pasa den maiatzaren 23an Lizarrako Gesa enpresaren aurrean (Linserrek lan egiten duen lan zentroetako bat), gaixorik zegoen langile baten kaleratzea salatzeko.
Linserrek beste enpresetarako ere lan egiten du: Rodesa, Nucap, BSH-Esquíroz, Valco Melton, Graftech Ibérica (Ukar), Unicarries (Nissan), Delmon (Inepsa) eta Thomson Reuters (Aranzadi argitaletxea).
Gainera, Linserreko enpresa batzordea (ELAko 4, CCOOko 4 eta UGTko 1) beste neurriak hartzeko prest dago (beste motatako ekintzak eta mobilizazioak), baldin eta Linser Logek ez badu negoziaketetan sartu nahi.