Productos Naturales de la Vega-n (Lodosa) deitutako greba bertan behera geratu da

2019/07/24
Batzordeak hitzarmena berritzeko akordioa lortu du, KPItik gorako soldaten igoerak bermatuz

Productos Naturales de la Vega enpresaren batzordeak aurreakordioa sinatu du, eta langileek berretsi beharko dute galdeketa baten bidez.

Aurreakordio horrek, besteak beste, 4 urteetako hitzarmena dakar (2019-2022), beste 4 urteko ultraaktibitatearekin, eta urteko %2ko igoerak bermatzen dira soldatetan (beti ere, KPItik gorako 0,5 ziurtatuz, beti ere KPIa %1,5a baino handiagoa baldin bada).

Deitutako greba, beraz, bertan behera geratu da.