Maiatzaren 22an Nafar Gobernuko hauteskunde sindikalak #ZurekinGoaz

2019/05/14
Maiatzaren 22an Nafar Gobernuko langileek hauteskunde sindikalak izango dituzte. ELA `Mucho por hacer, publikoaren alde tinko´ lelopean aurkeztuko da.

ELAren ustez legealdi honetan sektore publikoko lan-baldintzak hobetzeko aukera galdu da. Aldaketako alderdiek dena edo ia dena dute egiteko, sektore publikoko lan-baldintzen arloan, behintzat. UPNk eta PSNk egindako murrizketetatik anitz eta anitz lehengoratu gabe daude oraindik, eta Osasunbideara edo hezkuntzara bideratzen den gastu publikoaren portzentajea txikiagoa da, krisiaren aitzinekoa baino. Kalitatezko zerbitzu publikoak izateko, ezinbertzekoa da lan-baldintza onak izatea. Eta horregatik, langileen lan-baldintzak hobetzeko arloan, Nafarroako Gobernua eredugarria izan beharko zen; baina, aldiz, behin-behinekotasunaren tasa %40aren ingurukoa da, sektore publikoko soldata-igoerak ez zaizkio lotzen ezta KPIri ere, ez da ezarri lanbide-karrera, gradoaren kobrantza ez zaio aitortu pertsonal osoari, ez da gutxitu soldata-arrakala...

Horiek horrela, sektoreko publikoko langileek ELA bezalako sindikatu sendo baten beharra dute; duen independentzia ekonomiko eta politikotik beren ordezkaritzan aritzeko, eta lan-baldintzen alde egiteko. Horregatik maiatzaren 22ko hauteskundeetako aukerarik onena ELA da.

ELAk prestaturiko propagandak esparruz-esparru PDF formatuan:

1. NUKLEO ADMINISTRAZIOA

2. NUKLEO ADMINISTRAZIOA (LABORALAK)

3. EUSKARABIDEA

4. ZERGEN OGASUNA

5. NAFAR LANSAREA

6. NAFARROAKO KIROLAREN ETA GAZTERIAREN INSTITUTUA

7. BABES ZIBILA / SUHILTZAILEAK

8. HEZKUNTZA

9. OSASUNBIDEA

10. NAFARROAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

11. JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA 

12. PAGNA