Maiatzaren Lehena Iruñean: #PobreziariGerra

2018/04/27
Maiatzaren Lehena Iruñean: #PobreziariGerra
Aurten ere, Maiatzaren Lehenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, baita kalera ateratzera talde-borrokaren parte garela aldarrikatzeko ere. Sindikatua inoiz baino biziago dagoela argi eta garbi utzi behar dugu.

Aurtengo Maiatzaren Lehena aukera bikaina da feminismoak (M-8) eta pentsiodunek kalera eraman duten erreibindikazio oldea indartzeko. Parean daukagun erronka ez da nolanahikoa. ELAk erabaki du borrokatu egingo duela pobreziaren aurka. Horregatik, aurtengo leloa ondorengoa da: POBREZIARI GERRA! Soberan inor ez.


Manifestazioa goizeko 12etan abiatuko da Gurutze plazatik, eta 12.30etan Udal Plazara iritsiko da. Bertan, Mitxel Lakuntzak (ELA-Nafarroako koordinatzailea) bere hitzalida emango du.

Informazio gehiago