GREBA NAFARROAKO HEZKUNTZAN
Maria Chivite presidenteari eskatu diote zuzenean sindikatuekin negoziatu dezan

LABek, STEILASek, CCOOk, ELAk eta UGTk deitoratu egin dute martxoaren 17ko bileran Hezkuntza Sailak mahai gainean jarri ez izana sindikatuen aldarrikapenei erantzuteko proposamenik: ratioen jaitsiera lineala; langainkarga murriztea; langileen egonkortasuna handitzea; eta erosahalmena berreskuratzea. “Aurrerapenak proposatu ordez, argi utzi zuten ez dutela inbertsio ekonomikorik ekarriko duen ezer negoziatuko, azken hilabeteetan administrazioko beste kolektibo batzuekin lan baldintzen hobekuntzak eta soldata igoera negoziatu direnean. Hezkuntza publikoak ez al du inbertsio gehiago merezi?”, kexu dira.
Bestalde, astebetean irakasle taldeen 40 batzar egin dira aldarrikapen horiek eztabaidatzeko, eta hurrengo egunetan 100 bilera egitea aurreikusten da. Irakasleek aldarrikapenekin bat egiten dutela ziurtatu dute, eta dagoeneko klaustro askok bat egin dutela aldarrikapen horiekin.