Miasako enpresa batzordeak Landabengo EEEk deslokalizazioa estaltzen duela salatu du

2018/12/13
Miasako langileen ordezkaritza Nafarroako Gobernuaren Industriako zuzendari nagusiarekin (Izaskun Goñi) bildu da, Miasako zuzendaritzarekin bitartekari lana egiteko aurkeztutako EEE bertan behera uzteko asmoarekin. Gogoratu behar da 28 kaleratze daudela. Gainera, enpresa batzordeak historikoa den Landabengo lantegirako plangintza industriala eskatu izan du, gaurko eta etorkizuneko enplegua bermatzeko.

Enpresa batzordeak (3 CCOO, 3 LAB, 1 ELA, 1 independentea) uste du espediente honek Landabengo lerroen eta produktuaren zati baten deslokalizazioa estaltzen duela, lan guzti hau Zuerara (Zaragoza) eramateko. Ez dira errealak, beraz, enpresak aurkezturiko arrazoi produktiboak, baizik eta bere kabuz erabakitako arrazoiak dira.

Kontsulten epeek eta egindako bilerek ziurtatu dituzte ondorio hauek.